jueves, 20 de noviembre de 2014

6.SAIOA (Azaroak 20)

Gaurko saio teorikoan ikaskideen aurkezpenekin jarraitu dugu. Nabarmentzeko, gaurkoan, gure taldeari lanaren aurkezpena egitea ere egokitu zaigula. Aurkezpenerako erabilitako baliabidea emaze izan da. Aurkezpenari dagokionez, taldekide guztiak urduri egon arren, aurkezpena aurrera atera dugu eta entretenigarria egin dugu, egokitu zaigun gaia astuna izan baita ere. Hortaz, proposamenak erabilgarriak eta egokiak izan dira, hezkuntzaren hainbat arlo garrantzitsu landu egin ditugulako.


Gainera, gaurko aurkezpenetan askotariko era berriztagarriak erabili dira, pertsonalki ezagutzen ez nituen batzuk ere, adibidez ez nuen PowToon-aren berri. Beste batzuk, ordea ezagutzen nituen jada (Power Point, Prezi...). Dibertsitate guzti hau ona da klasearen garapenerako baina hala eta guztiz ere, jendea nahiko aspertuta ikus dezakegu mota honetako saioetan, sarritan hitz asko errepikatzen direlako eta aurkezpenak monotonoak egiten direlako.
Hausnarketa moduan esan nezake, taldekide guztiek lan handia egin dutela haien lanak eta aurkezpenak prestatzeko. Baina azkenenan, ondo kudeatu dira lan dexentea aurkezteko.

Azkenik esan nahi nuke, irakasleak esan duen moduan, taldeek baliabide egokiak erabili dituztela aurkezpenak egiteko. Hau da, ikaskideek hainbat ezagutza, trebetasun eta ekimen dituztela forgatu dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario