jueves, 13 de noviembre de 2014

5.SAIOA (Azaroak 13)

Gaurko saio teorikoan, saio magistraletan aurkezpenak izan ditugu.                
          Lehenengo aurkezpenaren gaia gizarteak eta hezkuntzak jasan dituzten aldaketei buruz izan da, teknologia berrien desabantaila nagusiak aipatu dituzte bertan. Gaur egungo ikasleek, gehiegizko informazioa dute eta eztabaida handi bat dago, IKT-ak eskoletan sartzea onuragarria izango litzateke?
Nire aburuz bai, gizarteak aurrera egin ahala,hots eboluzionatu ahala, hezkuntza gizarteak ere erritmo bera jarraitu behar du, ezin ditugu erabili XX. mendearen metodologiak XXI. mendeko ikasleekin. 

Beraz, irakasleak erabaki behar dugu zer nolako hezkuntza proiektua eraiki nahi dugun, eta nire ustez, informazio teknologikoak gero eta garrantzi gehiago du. Orduan, hezkuntza aurrera egiteko IKT-ak sartu behar ditugu eskolen barnean, gizartearen alboan ez atzeratzeko. 
                Azkenik, aipatu beharko nuke aurkezpen landuak ikusi ditugula nahiz eta batzuek arazoak izan dituzte power point-eko lana ipintzeko hasiera batean, baina geroago ikustea lortu dute eta ondo azaldu dute. Hortaz, datorren saioan, beste aurkezpen batzuk ikusteko aurkera izango dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario