jueves, 11 de diciembre de 2014

8.SAIOA (Abenduak 11)

Gaurko saioan dokumentatzaileek aste batzuetan zehar egindako lana aurkeztu dute. Talde hauen eginkizuna nahiko latza zen: gainerako taldeek egindako aurkezpena eta hura burutzeko aurretiko lana ikertzea, aztertzea eta baloratzea.

Guztira lau talde egon dira funtzio hori betetzen, eta batzuk beste batzuk baino ordu gehiago dedikatu dutela nabari bada ere, guztien lana ondo estrukuratuta eta azalduta egon da.

Dokumentatzaileek blog bat sortu dute ikaskideen lana baloratuz eta horrez gain, ikasle bakoitzaren blog-pribatuaren estekak eskuragarri jarri dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario